
Jatetxeak
Azurmendi jatetxean*** bide beretik doaz gure kultura, gure ohiturak eta gure egiteko modua, etorkizunera bidean. Benetakotasunerako toki bat, tradizioa eta abangoardia sentitzeko. Eneko Atxaren sukaldaritzaren funtsa, indarra eta zaporea.
Kokapena: Larrabetzu (Bizkaia)
Begi bistan sukaldatutako menu ireki bat proposatzen dizugu, zaporez, teknikaz eta tradizioz betetako platerez osatua. Eneko Atxak ‘Sutan’ menuarekin proposamen hurbil eta dibertigarria sortu du, mahaikideak giro atsegin batean murgilduz.
Jatetxeak Michelin izar bat dauka.
Kokapena: Larrabetzu (Bizkaia)
Ekitaldi bat edo jai bat antolatu nahi duzu? ENEKO Ezkontzak, Ekitaldiak eta Katering esperientzia, sentsazio, aroma eta zapore multzoa da, Eneko Atxak berak asmatua, beti osasunarekin, elkartasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta. Inguru paregabea eskaintzen dugu ekitaldi desberdinak antolatzeko, gure jatetxe guztietan kalitate, tratu eta detailearekiko arreta berbera bermatzen duen lantalde batek lagunduta. Esperientzia bikain bat, eta are oroitzapen bikainagoak.
ENEKO Shop online dendan Eneko Atxaren gastronomiaz gozatu ahal izango duzu zure etxean: kaxa gastronomikoak, bonboi-kaxak eta askoz gehiago klik bakar batean.
ENEKO munduan
Japonen euskal sukaldaritzaren erreferente eta enbaxadore izateko nahiarekin jaio da jatetxea Roppongi auzoan, leku lasai eta kultura anitzekoan. Ospakizun bereziak ospatzeko espazio propioa dauka gainera, ezkontzak eta ekitaldiak esaterako.
Kokapena: Nishiazabu (Tokyo)
Eneko Lisboa jatetxeak, Alcântara kafetegian kokatuta, Azurmendi jatetxearen filosofia eraman nahi du Lisboako hirira. Eneko Lisboan euskal sukaldaritzaren mamia, intentsitatea eta zapore bakarra esperimentatu ahal izango duzu, ukitu tradizionalen eta berritzaileen bidez.
Jatetxeak Michelin izar bat dauka.
Kokapena: Lisboa (Portugal)
BASQUE
Eneko Atxaren Basque Lisboa jatetxean Euskal Herriko zapore guztia dastatuko duzu Lisboako hiri modernoan. Euskal gastronomian oinarritutako menu bat du, kalitate handiko produktuekin prestatuta. Era berean, bere kartan hainbat plater aurkituko dituzu konpartitzeko: kazolak, gisatuak eta haragi eta arrain erreak.
Kokapena: Lisboa (Portugal)
Sevillako Radisson Collection hotelean kokatuta dagoen BASQUE jatetxearen eskaintza gastronomikoa informala eta egungoa da, euskal errezeta tradizionaletan oinarrituta baina tokian tokiko ñabardurekin, ikatz-parrilla, txakolin edota hainbat plater tipikorekin. Eneko Atxak euskal-andaluziar sukaldaritza proposatzen dizu, partekatzeko eta gozatzeko eginda.
Kokapena: Plaza de la Magdalena (Sevilla)

Eneko Atxak Euskal Herriaren zapore guztia eramaten du Bruselara, tradizioak eta abangoardiak modu orekatuan elkarreragiten duten jatetxera. BASQUE n kalitate handiko produktuekin prestatutako platerak aurkituko dituzu, ikatz-parrilla batean prestatuta daudenak. Bere kartan pikatzeko eta partekatzeko platerak, kazolak eta txingarretan erretako jakiak biltzen ditu.
Kokapena: Grand Place Brussels (Bruselas)

NKO
NKO, bi kultura gastronomiko garrantzitsu uztartzen dituen egitasmoa da, euskalduna, Enekoren berezkoa eta japoniarra, Eneko Atxak duela 15 urte Japonera lehendabiziko aldiz joan eta bertako kultura gastronomiko aberatsa ezagutu zuenetik maite duena. Bilboko Radisson Collection Hotelaren zabaltzan dagoen espazio honetan euskal eta japoniar tradizioen espiritua biltzen da.
Kokapena: Radisson Collection Hotel (Bilbao)

Madrilgo Radisson RED hotelean kokatua, NKO Madrilen mahaikideak euskal eta japoniar sukaldaritzaren arteko konbinazio perfektua aurkituko du. Bi kulturek, bertako produktuekiko eta hori indartzen saiatzen diren disziplinekiko, maitasuna adierazten dute.
Kokapena: Radisson RED (Madril)

Madrilgo Radisson RED hoteleko teilatuan, NKOko euskal eta japoniar sukaldaritzaren luzapen bat aurkituko duzu. Nigiri Basque Housen pieza bakoitza produktuarekiko eta zaporeekiko errespetuz osoz tratatzen da. Euskal Herrian eta Japonian inspiratutako koktelgintzaz gozatzeko lekua, euskal-japoniar zaporeekin egindako Nigiris-ekin batera.
Kokapena: Radisson RED (Madril)

DEBOKATA
Enekok Madrilgo Radisson RED hoteleko kornerean ogitarteko tradizionalari omenaldia egiten dio. Eramateko moduan sortutako kontzeptuarekin, jankideak lehen mailako osagaiekin egindako ogitartekoak aurkituko ditu. Dena koktelekin, guneko garagardo artisauarekin eta giro ezinhobe batekin konbinatuta.
Kokapena: Radisson RED (Madril)
