Gizarte-konpromisoa

Etorkizun hobe batekin amets egitea gustatzen zaigu. Hori dela eta, lortutako sari eta aipamenetatik atera dezakegun asetasun handiena gizartean dugun oihartzun hori erabiltzean datza, gure beharra dutenei babesa eman eta beraiekin elkarlanean aritzeko, Astaemur, Aspanovas edo Unicef bezalako proiektuei ikusgarritasuna emanez, eta baita gure miresmena duten beste hainbati ere.

Asteamur

ASTEAMUR Murtziako autismoa duten pertsonen elkarteak, GastroTEA ekitaldi solidarioa antolatzen du. Autismoa duten haurren terapiak finantzatzeko dirulaguntzak jasotzeko antolatzen da. 2014an show-cooking bat, sukaldaritza tailer bat eta afari bat eskaini genuen.

Asteamur
Aspanovas

Aspanovas

ASPANOVAS minbizia duten haurren gurasoen elkartea da Bizkaian. ‘Great Chefs, Great Causes’ izeneko menua 2015eko ekainaren 8tik aurrera eskaini zen bi hilabetez, Londres eta Manchesterreko Ibérica jatetxeetan. Eneko Atxak beer kaipiritxa eskini zuen eta irabazien %20 ASPANOVAS-i eman zitzaion.

Instituto de cocina Pachacútec

Ikasketak bultzatzeko beka bat luzatu genuen Slow Food Bilbao-Bizkaia, Bilboko Udala (Osasun eta kontsumo Saila), eta Pachacútec-eko Institutuarekin batera. Formakuntza laguntza honek ondorengo gaiak ditu ardatz:

a) Nutrizioa, elikagaien ezaugarri nutrizionala.

b) Pertsonaren garapenean dieta orekatu baten garrantzia. Piramide nutrizionalaren analisia.

c) Elikagaien seguratsuna, jakien maneiua.

d) Bizitzeko beharrezkoak eta oinarrizkoak diren elikadura-baliabideen balioztapena.

Instituto de cocina Pachacútec
Sanfilippo Cooking Night

Sanfilippo Cooking Night

Sanfilippo Cooking Night koktel solidarioan parte hartu zuen Eneko Atxak 2005ean, ‘Saborea Ilusiones’ (dastatu ilusioak) lelopean. 12 plater sortu zituen ekitaldirako. Sanfilipo sindromea nerbio sistema zentralaren desoreka degeneratibo arraroa da, biltegiratze desoreka lisosomal deritzaien gaixotasun genetikoen taldean sailkatzen dena.

“Universo de sonrisas” Unicef

 ‘Universo de Sonrisas’ (irribarreen unibertsoa) liburuan parte-hartu genuen. Estutasunean dauden gurasoentzat lehen sorospenen gidaliburua dela esan genezake. Martinek, egilearen semeak, bost urte izan arte egindako 31 galdera xelebreei erantzuna ematen zaie lan honetan. Sirian errefuxiatuta dauden haurrei laguntzeko dira irabaziak.

"Universo de sonrisas" Unicef

Jaki[n] proiektuko beste alor batzuk