Diziplina aniztasuna

Ideia eta proiektu mordo bat esparru desberdinetan kolaborazioan aritzeko

Arte Ederrak

Proiektu hau ezinezkoa litzateke gure ezagutza eta ikuskeratik bakarrik; hori dela eta, beste ikuspuntu batzuetan zaindu eta babesten gara, beste hausnarketa batzuetan, gauzak ulertzeko beste modu batzuetan, eta, batez ere, etorkizun hobe bat amesteko bidean.
Eskerrik asko Arte Ederren Fakultateari, edertasunetik balio jasangarria sortzen laguntzearren, hazi inprimatuekin txartel birziklagarriak sortzen laguntzearren. Seguru gauzak aldatuko direla…

Bellas artes

Diseinua eta jasangarritasuna

Bellas artes
Bellas artes
Bellas artes

Talentuaren sustapena

Bellas artes

Floraren ilustrazioak

Bellas artes
Antropología

Aspaldiko errezetan ikerketa, berreskuratzea eta dibulgazioa

Antropologia

Mila esker antropologiaren munduko lagunei, nor izan garen ulertzen lagundu eta bide horretan nor izango garen imajinatzeko; Neiker-eko biologia-lantaldeari, naturala denaren eta absurdoa denaren artean desberdintzen erakustearren, eta zientzia eta funtsezkoa dena bateragarriak direla ulertzen laguntzearren; Uribarri ahizpei, gure ideiak soinu gozo baten melodian dantzan jartzearren; eta, Xabi Uribetxebarriari, Bertolekin eta nirekin batera “munduko ekoizlerik onenak” balioan jartzen saiatzearren, teknologiatik abiatuta (Bestfarmers.eco).

Biologia

Azurmendi gure jatetxean, tokiko mahastiak landatuak dauzkan muino baten mendi-hegalean integratua, eraikinaren estalkia bera erabili dugu baratzeak, landare aromatikoak eta negutegi-eremu bat jartzeko. Kalitate goreneko tokiko barazkiak hazten ditugu, Neiker-Tecnalia Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearen aholkularitzarekin. Zaintza oso berezia jasotzen dute laboreek.
Barazki guztiak hazten dira ekoizpen integratuaren arau zorrotzen mendean. Arau horiei jarraiki, biologia erabiltzen da izurriteei aurre egiteko (marigorringoak sartzen dira landare-zorrientzako) eta gizakien kontsumorako kaltegarriak ez diren landare-estraktuak erabiltzen dira laboreen gaixotasunei aurre egiteko.

Hazkuntza-modu ezin hobeak eta osasungarriak tokiko ekoizleentzat

Biología

Ikusgarritasuna eman munduko ekoizle onenei
www.bestfarmers.eco

Plataforma digitalak

Oso garrantzitsua da jakitea nork horni zaitzakeen produktu onenez zugandik gertu. Hori dela eta sortu dugu bestfarmers.eco plataforma, Sher.pa proiektuarekin batera, munduko ekoizlerik onenak ezagutzeko.

Jaki[n] proiektuko beste alor batzuk