Jatetxeak
Azurmendi jatetxean*** bide beretik doaz gure kultura, gure ohiturak eta gure egiteko modua, etorkizunera bidean. Benetakotasunerako toki bat, tradizioa eta abangoardia sentitzeko. Eneko Atxaren sukaldaritzaren funtsa, indarra eta zaporea.
Kokapena: Larrabetzu (Bizkaia)
Begi bistan sukaldatutako menu ireki bat proposatzen dizugu, zaporez, teknikaz eta tradizioz betetako platerez osatua. Eneko Atxak ‘Sutan’ menuarekin proposamen hurbil eta dibertigarria sortu du, mahaikideak giro atsegin batean murgilduz.
Jatetxeak Michelin izar bat dauka.
Kokapena: Larrabetzu (Bizkaia)
Ekitaldi bat edo jai bat antolatu nahi duzu? ENEKO Ezkontzak, Ekitaldiak eta Katering esperientzia, sentsazio, aroma eta zapore multzoa da, Eneko Atxak berak asmatua, beti osasunarekin, elkartasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta. Inguru paregabea eskaintzen dugu ekitaldi desberdinak antolatzeko, gure jatetxe guztietan kalitate, tratu eta detailearekiko arreta berbera bermatzen duen lantalde batek lagunduta. Esperientzia bikain bat, eta are oroitzapen bikainagoak.
ENEKO munduan
Japonen euskal sukaldaritzaren erreferente eta enbaxadore izateko nahiarekin jaio da jatetxea Roppongi auzoan, leku lasai eta kultura anitzekoan. Ospakizun bereziak ospatzeko espazio propioa dauka gainera, ezkontzak eta ekitaldiak esaterako.
Kokapena: Nishiazabu (Tokyo)
Nagano auzoan dago ENEKO Karuizawa, mendietako hiribildu tradizional batean. Aire zabaleko jatetxe hau udako denboraldian bakarrik irekitzen da eta euskal sukaldaritza berriaren zaporea eta Japoniako osagaiak batzen ditu.
Kokapena: Karuizawa (Nagano)
ENEKO BASQUE
Sevillako Radisson Collection hotelean kokatuta dagoen ENEKO BASQUE jatetxearen eskaintza gastronomikoa informala eta egungoa da, euskal errezeta tradizionaletan oinarrituta baina tokian tokiko ñabardurekin, ikatz-parrilla, txakolin edota hainbat plater tipikorekin. Eneko Atxak euskal-andaluziar sukaldaritza proposatzen dizu, partekatzeko eta gozatzeko eginda.
Kokapena: Plaza de la Magdalena (Sevilla)
Madrilgo Radisson RED hotelean kokatua, ENEKO BASQUEko sukaldaritzak euskal gastronomia tradizionalean oinarritzen da. Egitura eta teknika berritzaileak eta plater desberdinak eraikitzeko zutabea baita.
Enekoren pasioak eta sentiberatasunak, haren kultura, lurrarekiko loturak eta produktuek definitzen dute ENEKO BASQUEren proposamena.
Kokapena: Radisson RED (Madril)
Bilboko Radisson Collection hoteleko azken solairuan ENEKO BASQUE dago, Eneko Atxa sukaldariaren proposamen berria, euskal gastronomia tradizionalean oinarrituta eta kalitate handiko produktuekin eginda. Bere kartan pikatzeko eta partekatzeko platerak, kazolak eta txingarretan erretako jakiak biltzen ditu.
Kokapena: Radisson Collection Hotel (Bilbao)
DEBOKATA
Enekok Madrilgo Radisson RED hoteleko kornerean ogitarteko tradizionalari omenaldia egiten dio. Eramateko moduan sortutako kontzeptuarekin, jankideak lehen mailako osagaiekin egindako ogitartekoak aurkituko ditu. Dena koktelekin, guneko garagardo artisauarekin eta giro ezinhobe batekin konbinatuta.
Kokapena: Radisson RED (Madril)