Osasuna

Gure ustetan, osasunaren munduarekin guztiz lotua dago elikaduraren mundua.
Gure eskuetan onuragarria bezain arriskutsua den tresna bat daukagula ulertzen dugu.
Hortaz, bide bat jorratzeari ekin genion 2010ean, haziz joan dena pixkanaka, osasunarekin bat egingo duen elikadura baten aldeko hiru lan-ardatzetan banatuz

Barneko elikadura

Argi dago oinarrizko funtsa dela, eta bertatik hasi behar dugula eraikitzen, Azurmendi lantaldea/familia osatzen duen pertsona bakoitzarentzako elikadura-plan osasuntsu eta errespetuzkoa sortuz. Egunen portzentaje altu batean jatetxean jaten dugula kontuan hartuta, eta BETEBEHAR gisa, orekatuak, egokiak eta gure osasunarentzako onuragarriak izateko diseinatzen dira menuak

Cuidamos de nosotros

Geure buruak zaintzea

Menús para alergias, intolerancias y restricciones

Alergia, intolerantzia eta murrizketetara egokitutako menuak

Kanpoko elikadura

Jatetxearen egunerokotasunean ikus dezakegunez, hainbat eta hainbat pertsona heltzen dira Azurmendira elikatze-zailtasunekin, izan intolerantziak, alergiak edo bestelakoak.
Pertsonen aldeko eta pertsona horiek beren beharretara egokitutako gastronomia bat izateko bidezko eskubidearen aldeko ardura bilakatu da guretzat, beti ere elikatze-arazo horiek ez dauzkaten pertsonak kontuan hartuko dituen bidezko marko baten baitan.
Egun, 16 aukera baino gehiago dauzkagu diseinatuak talde horietako batzuentzako (zeliakoak, diabetesa, laktosa, mariskoak, eskuhoriak…).

Gizartearentzako elikadura

Egunerokotasunerako errezetak biltzen dituen liburu bat sortu dugu Galdakao-Usansolo Ospitalearekin batera, aurkitzen errazak diren osagai apal eta eskuragarriekin. Kapitulu desberdinetan dago banatua liburua, zeliakoak, diabetesa, giltzurrunetako gutxiegitasuna, haurren obesitatea, eta abar. Medikuntzako aditu edo espezialista batek baliozkotu du kapitulu eta errezeta bakoitza.
Liburuaren salmentatik lortutako guztia liburuan jasotako gaixotasunak ikertzeko proiektuetara bideratu da.

Estudio y colaboración con el Hospital de Galdakao

Ikerketa eta kolaborazioa Galdakao-Usansolo Ospitalearekin

Diseño de menús para pacientes

Pazienteentzako menuen diseinua

Bi urtez aritu gara Azurmendi eta Galdakao-Usansolo Ospitalea elkarlanean ospitaleko pazienteentzako menuen diseinu eta gauzatzerako lan-planak osatzen.
Inguruko sukaldari gazteen komunitatea gorpuztea da helburua, irabazi asmorik gabe gurekin, ospitaleekin eta horietako sukaldaritza-lantaldeekin batera menuak diseinatzeko konpromisoa hartuko dutenak; hala, lehen urtean gutxienez hilabetean baten, bigarren urtean hilabetean bitan, eta horrela hurrenez hurren, gizarteari gure maitasuna eta trebetasuna eskaintzea da helburua, pazienteentzako ahalik eta maila handieneko menuak diseinatuz.
Sukaldari gazteekin aritzea da gure ideia, erreala denaren balioaz jabetu eta gastronomia bezalako diziplina batetik abiatuta laguntza ematea zer den uler dezaten, etorkizun hobe bat kozinatzea bultzatuz.

Jaki[n] proiektuko beste alor batzuk