Gure ardura gertuko naturaren zaindari izatea da, eta berau babestea da gure lana, sendo jarrai dezan.
Gure ezagutza gizarte-ongizatearen alde erabiltzea da gure eginkizuna, pertsonen beharretara egokituta.
Garapen jasangarriaz gehiago jakin.
Arkitektura
Arkitektura jasangarria bezalako kontzeptuak lantzen ditugu, indarrez hartu beharrean bizikidetzaren alde eginez, gure gastronomia-espazioan kontzeptu argiak erabiliz: panel fotovoltaikoen bitartez lortutako energia, geotermia, euri-uren berrerabilpena, birziklatutako materialekin egindako eraikuntza, ibilgailuentzako karga elektrikorako hornikuntza…
Euri-uren berrerabilpena
Panel fotovoltaikoak
Material birziklatuak
Ibilgailuentzako karga elektrikorako hornikuntza
Konpost
Kolaborazioa
Itsu-itsuan sinesten dugu ingurunea zaindu eta babesteko eginbehar bateratuan gizarteak jorratzen duen elkarlan eta sentsibilizazioan, eta, ildo horretan, babes eman digun Larrabetzuko herriak sustatutako hondakin organikoen konpost-egitea bezalako ekimenetan parte hartzen dugu.
Bertako espezieen berreskuratzea
Uste dugu gure eginkizuna dela tokiko produktuak berreskuratu, indartu eta balioan jartzea. Hori dela eta, Euskal Herriko hazi-banku handiena sortu dugu, Neiker-Tecnalia Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearekin batera.
Hazi-bankua
Tokiko floraren erabilpen gastronomikoa
Ekoizle txikien sustapena
Estuki egiten dugu lan inguruko hainbat ekoizlerekin, zeinak behar-beharrezko diren jatetxearen funtzionamendu jasangarrirako. Ekoizle bakoitza bere esparruan espezializatua dago, eta produktuak ahal den modu eraginkorrenean hazi eta prozesatzen dira. Elkarlan estu horri esker lortu da bertan behera utziak egon eta ondorioz desagertzeko arriskuan zeuden produktu batzuk berreskuratzea, hala horiei balioa emanez eta beren kontsumoa sustatuz.
Pertsonak
Gainontzekoak zoriontsu egiteko guk geuk zoriontsu izan behar dugula uste dugu. Hori dela eta, gurekin dauden pertsonen ongizatearekiko konpromisoa sentitzen dugu Azurmendin, eta, ildo horretan, plan estrategikoak bultzatzen ditugu, gastronomia FAMILIAREKIN eta GIZARTEAREKIN BATERAGARRIA izan dadin, pertsona bakoitzak bere familia- eta gizarte-beharrizanak uztartzeko tokia aurki dezan bere bizitzan, gurea bezalako lanbide zoragarri batekin bat etorri ahal izateko.
Familia-bateratzea
Gizarte-bateratzea
Lehiakortasun positiboa
Lehiak parte oso positibo bat daukala uste dugu; izan ere, taldean lan egiten ikasteko modu egokia da, eta baita gogorrago saiatzeko modua ere, emaitzarik onena lortu ahal izateko. Hala, ‘erronka’ bat sortu ohi dugu hilero sukaldarien artean. Sasoiko produktu bat proposatu ohi dugu, plater bat osa dezaten adibidez. Talde irabazleak sari eder bat jasotzen du.