Eneko Atxa
Eneko Atxaren historia ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Zatoz gurekin sukaldariaren lehen pausuekin hasten den abentura honetan zehar, 2005ean Azurmendiren inaugurazioa ezagutu eta gaurdaino iristeko.
Irailaren 14ean jaio zen Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), sukaldaritzak batutako familia langile batean.
Leioako Ostalaritza Eskolan (Bizkaia) ikasi zuen, nahiz eta ordurako Enekok emanak zeuzkan sukaldeko bere lehen pausuak, ama eta amamaren eskutik.
Baserri Maitea jatetxean ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta sukalde handi askotatik pasa zen, Martin Berasateguiren etxetik kasu.
Etxebarri jatetxean sukalde-buru izan zen lehenengo, eta Andra Mari jatetxean gero, non sukaldari “profesional” bilakatu zela irizten duen.
2002an irabazi zuen Txef Gazteen Autore Sukaldaritzako Espainiako Txapelketa.
Azurmendi jatetxea ireki zuen Larrabetzun (Bizkaia).
Espainiako Turismo Kalitatearen Q ziurtagiria jaso zuen Azurmendik.
Lehen Michelin izarra Azurmendirentzat.
Bigarren Michelin izarra Azurmendirentzat.
Eraikin bioklimatikoaren inaugurazioa, eta, horrekin batera, hirugarren Michelin izarra, Azurmendi***.
Turismo Kalitatearen 2012 “Q” Saria Eneko Atxaren Azurmendi jatetxearentzat, bere enpresa-lanagatik
Azurmendi*** jatetxerik jasangarriena izendatu zuen The World´s 50 Best Restaurants zerrendak eta munduko rankingeko zazpigarren postuan gelditu zen Elite Traveller aldizkarian. Gainera, pausu sendoz sartu zen The World´s 50 Best Restaurants zerrendan, 26. postuan geldituta.
Azurmendi*** Europako jatetxerik onena izendatu zuen Opinionated About Dinning (OAD) gidak, eta munduko hirugarren jatetxe onena Elite Traveller aldizkariak.
Munduko The World´s 50 Best Restaurants rankingean postuak irabaziz jarraitu zuen, 19. postua lortuta.
Leadership in Energy and Enviromental Design (LEED) ziurtagiriak, gainera, diseinuaren eta eraikuntzaren zilarrezko ziurtagiria eman zion (Silver Certification).
Eneko Atxak 2015eko Sukalde Buru Onenaren Gastronomia Sari Nazionala irabazi zuen eta European’s Young Leader taldea osatzeko aukeratu zuten.
Azurmendi*** jatetxea mundu mailako bigarren jatetxe onena eta Espainiako lehen jatetxe onena izendatu zuen Elite Traveller aldizkariak eta 16. postuan kokatu zen The World´s 50 Best Restaurants mundu mailako rankingean.
Gainera, munduko hamargarren jatetxe onena izendatu zuen TripAdvisor plataformak, eta bigarren onena nazio mailan. Guzti hori gutxi balitz, jasangarritasunarekin konprometitutako ostalaritzako enpresaren sari nazionala jaso zuen Azurmendik, Espainiako Ostalaritzako Enpresen Federazioaren eskutik.
Eneko Atxak ENEKO jatetxea ireki zuen lehen Azurmendi kokatzen zen leku berean. Azaroan Michelin izar bat jaso zuen ENEKO jatetxe berriak.
Nazioartean zabaltzen jarraitu eta ENEKO Tokio jatetxea ireki zuen.
Azurmendi*** mundu mailako jatetxe onena izendatu zuen Elite Traveller aldizkariak eta 38. postuan kokatu zen The World´s 50 Best Restaurants mundu mailako rankingean.
Azurmendi munduko jatetxerik jasangarriena izendatu zuen The World’s 50 Best zerrendak.
Eneko Atxak Europako urteko sukaldariaren saria jasotzen du Madrid Fusionen.
The World’s 50 Best Restaurants zerrendak munduko 14. postuan kokatzen du.
Eneko Atxak 2018ko Gastronomia Osasuntsuaren Sari Nazionala jasotzen du.
Azurmendi jatetxeak izar berde bat lortzen du bere jasangarritasunarekiko konpromisoagatik.
ENEKO jatetxeak izar berde bat lortzen du.
Eneko Atxak Repsol Gidaren ‘Eguzki Jasangarria’ sari berria jasotzen du.
Azurmendik, Jasangarritasunaren saria jasotzen du Madrid Fusion-en eskutik.
BASQUE jatetxearen irekiera Sevillan.
BASQUE eta Debokata jatetxeen irekiera Madrilen.
Eneko Atxak 2022ko ‘MadBlue Cinco Océanos’ saria jasotzen du jasangarritasunean egindako lanagatik.
Eneko Atxa, jasangarritasunaren saria Gentleman aldizkariaren arabera.
BASQUE jatetxearen irekiera Bilbon.
Eneko Atxa, Urteko Sukaldaria Vanitatis-es sarietan