Eneko Atxaren ibilbidea zintzotasunez, kreatibitatez eta esfortzuz kozinatutako historia bat da. Hiru Michelin izarrak lortzen sukaldari gazteenetakoa bilakatu ondoren –Azurmendi***-, hazi eta garatu egin da bere sukaldaritza, proposamen gastronomiko berriei bidea irekitzeko. Horien artean dude ENEKO, ENEKO BASQUE, NKO, Nigiri Basque House eta Debokata nazioarteko proiektuak.

Teresita eta Jesus Mariren semea

Eneko Atxa mundu erdiak baino gehiagok ezagutzen du bere sukaldaritzari esker, baina bere jaioterrian (Amorebieta – Bizkaia) beti izan da eta izango da Teresita eta Jesus Mariren semea. Bere gastronomia identitateari lotutako plazerari, etxeko janariari eta bere jatorriei egindako omenaldia da. Hemen bere historiaren berri izan eta amantalaren atzean dagoen gizona ezagutzeko aukera.

Jaki[n] proiektua

“Gastronomia erabiltzea gizarte jasangarriago, osasungarriago eta justuago bat lortzeko”.

Azurmendik zaindu egiten du gizarte-ingurua osatzen duten entitateen garapena, bere ezaugarriekin bat etorrita gizarte-eginkizun eraginkorrago bat izan dezakeen jardueretan parte aktiboa hartuta; era berean, ingurumenaren jasangarritasunean laguntza emateko neurriak bultzatzen ditu.